Zure urratsak bidea egiten du.

© Sergi Cámara

Bakearen aldeko bidea egiten dugu

#CaminosPorLaPaz

Bake-bideak gerraren eta indarkeriaren izugarrikeriatik ihes egiten duten eta beren bizitza salbatzeko ibili behar duten pertsona guztiei egiten zaien omenaldia da. 10 milioi pertsona baino gehiagok ihes egin behar izan dute Ukrainatik 2022ko otsailean gerra piztu zenetik.

Etorkizuna bakean oinarritutako abegi, elkartasun eta inklusio kultura sortzen badugu bakarrik da posible.

Sirian, 12 urte gerran daramatzate, eta, ondorioz, 13 milioi herritar baino gehiagok atzerrira joan behar izan dute. Afrikako, Latinoamerikako eta munduko beste leku batzuetako gatazkak direla-eta, 100 milioi pertsona baino gehiagok indarkeriatik, pobreziatik, bizi-baliabiderik ez izatetik edo klima-aldaketatik ihes egin behar izan dute bakearen eta etorkizun oparo baten bila. Europa iraganean milioika pertsonak egindako bideek eta gaur egun ere egiten jarraitzen dutenek marraztutako kontinentea da, bakearen, giza eskubideekiko errespetuaren eta balio demokratikoen gizartea eraikitzearren.

Bide horiek irekita egoten jarraitu behar dute orain Ukrainatik harrera eskatuz Europako atea jotzen ari direnentzat eta baita trukearen aberastasunaren sinbolo gisa ere eta hiri, herri eta eskualde abegitsu izateak gure bizitzarako eskaintzen dituen aukerei erreparatuta. Etorkizuna elkarrekin eraiki dezakegu Bakean oinarritutako abegitasun, elkartasun eta inklusioko kultura sortzen badugu soilik.

Bakea da bidea

Bake Bideak ekimena aita Frans Van der Lugt, jesuitak utzi zigun ondaretik sortu zen. Homs-eko setioan hil zen 2014 urtean, Sirian ia 50 urte bizi ondoren; bertan, etxalde bat eta zentro komunitario bat sortu zituen hiriaren kanpoaldean.

Van der Lugt asko maite zuten bere komunitatean, eta ezaguna zen sinesmen erlijioso eta jatorri guztietako gazteekin mendian barrena hainbat egunetan urtero egiten zituen ibilaldiengatik. Bide horiek aitzindariak izan ziren gizateriaren defentsan, eta herrien arteko bakea eta bizikidetza sinbolizatzen dute, ideologiez, sinesmen erlijiosoez, jatorriaz eta generoaz haratago. Halaber, indarkeria-, desberdintasun- eta etsaitasun-modu guztien gaitzespena sinbolizatzen duten bideak dira.

© Sergi Cámara   © Entreculturas

Ekainaren 17an honako hauek izan genituen zurekin…

Ekainaren 17an ekintza bateratua egingo dugu Europa mailan, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko. Nola batu zaitezke ekintza honekin?

  1. Egin zure ibilbide solidarioaren argazki bat
  2. Igo sare sozialetara #CaminosDePaz HT erabilita
  3. Zabaldu eta partekatu

Gure adierazpena

Nahitaez lekualdatutako pertsonen babesa eta harrera bermatzen dituzten neurri politikoak behar ditugu. Kontsultatu Europar Batasuneko gobernu-ordezkariei zuzendutako gure adierazpena.

Kolaboratu Bake Bideekin

Ekarpen txiki bat eginez, errefuxiatuei harrera egiteko eta laguntzeko Europako sarearekin eta Ukrainako gerrak eragindako pertsonei laguntzeko ‘One Proposal’, proiektuarekin kolabora dezakezu, bidezko politikak eta gizarte solidarioago eta inklusiboagoak lortzeko sentsibilizatzen jarraitzeko laguntzeaz gain.

© Sergi Cámara

Nuestra Hezkuntza-proposamena

Kontsultatu eta deskargatu ikastetxeetan ikasleekin lantzeko gure unitate didaktikoa.

Nola irten oinez ibiltzera?

Kontsultatu eta deskargatu zure bide solidarioa antolatzeko gure eskuliburua.

Kontsultatu hemen Bake Bideen jarduera ezberdinak.